2014/04/29

ESPAZIOAREN MARRAZKIAK

Hona hemen informatika saioan egindako espazioari buruzko marrazkiak. Oso politak atera dira, ezta???


3. maila A


 
3. maila B

2014/02/27

Arotz-enean

Oso ondo pasatu dute Nafarroan. Atzo heldu eta gaur eskolan berriz aratosteak ospatzeko... Hemen dauzkazue Arotz-enean ateratako argazkiak.



2014/01/16

PLANETAK eta ESPAZIOA



Bigarren  hiruhileko   honetan lantzeko aukeratu dugun gaia

“ PLANETAK  ETA ESPAZIOA”  da.

Hona hemen gai honi buruz ikasi nahi dugun guztia:



Nolakoa da Unibertsoa eta nola formatu zen? Zer da espazioa? Zer dago espazioan?Zergatik ez dago oxigenoa?

Nola sortu zen espazioa ? Zer da Big-Bang? Big-bang nola egin zen?

Zer da infinitoa?

Zer dira astroak?

Zer dira galaxiak?

Zer da Esne Bidea?

Zulo beltzak existitzen al dira?

Zer dira meteoritoak? Nolakoak dira meteoritoak?

Zer dira kometak? Nolakoak dira? Nolako abiaduran joan daitezke?

Zer dira izarrak? Zerez daude eginda? Zenbat pisatzen dute eta zer tamaina daukate? Noiz  eta nola sortu ziren izarrak? Zenbat daude ?

Eguzkia eta  Ilargia.

Zer dira planetak? Zerez daude eginda? Nolakoak dira barrutik? Nola sortu ziren? Planetak hiltzen dira? Zenbat planeta daude? Nola deitzen dira?Zenbat pisatzen dute?Zelako tamaina daukate?Nola hartzen dute beraiek daukaten kolorea?

Planetek zergatik ematen diote buelta Eguzkiari?

Gure planeta Eguzkitik gertu al dago?

Zergatik planeta batzuek eraztunak dauzkate eta beste batzuek ez?

Zerez eginak daude eraztunak?

Saturnok zergatik dauka eraztuna?

Zer da grabitatea? Zergatik dago grabitatea?

Zergatik ez dagoen grabitaterik beste planetetan

Zer dago Saturnon?

Nolakoa da Pluton?

Ea oxigenorik dagoen Lurra ez den planetaren batean.

Astronautak ailegatu al dira Lurra ez den beste planeta batera?

Zergatik bidali zuten txakur bat espaziora? Zer gertatu zitzaion txakurrari espaziora bidali zutenean?

Zer dago Jupiterren, Saturnon eta Lurrean?

Zein da planeta handiena? Eta txikiena?

Ze kolore daukate planetek?

Zer dago beste planetetan? Ba al daude herriak edo pertsonak? Nortzuk bizi diren planetetan.

Eguzki asko edo gutxi dagoen planeta desberdinetan

Existitzen dira estralurtarrak? Zer dira estralurtarrak? Zergatik daude estralurtarrak planetetan ?

Nolakoak dira espaziontziak eta koheteak?
      Kotxe espazialak.